101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1025/2010 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Unibertsitatearen 2010. urteko Lan Eskaintza Publikoa onesten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, behar diren jarduerak bultzatu nahi ditu, aldi baterako kontratuen gaurko proportzioa murrizteko eta enplegu publikoa modu iraunkorrean betetzeari lehentasuna emateko asmoz.

2010. urteko Lan Eskaintza Publikora sartu nahi dira aldi baterako bete diren lanpostuak.

Kontuan harturik beharrezkoa dela administrazio eta zerbitzuetako langileen plantilla finkatzea eta egonkortzea, dagokion zerbitzua eman ahal izateko.

Unibertsitateko kudeatzaileak proposaturik.

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Proposamena egiten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lan Eskaintza Publikoa, 2010. urteari dagokiona, onesteko. Eskaintzan 39 lanpostu daude, ondotik zehazten direnak:

Idazkaritza Teknikoa:

-Administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 50 zenbakia duena.

Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitatea:

-Kontu-ikuskariaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 508 zenbakia duena.

-Teknikariaren (Ekonomia adarra) lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 529 zenbakia duena.

-Teknikaria O.L.ren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 359 zenbakia duena.

Lanak eta Mantentzea Atala:

-Kudeaketari lanpostu huts bat, Arkitekto Teknikoa, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 375 zenbakia duena.

-Zerbitzuetako Kudeaketarien (mantentze-lanak) bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 432 eta 530 zenbakia dutenak.

Zerbitzu Juridikoa:

-Administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 45 zenbakia duena.

Komunikazio Zerbitzua:

-Administrari laguntzailearen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 510 eta 393 zenbakia dutenak.

-Teknikaria O.L.ren (Komunikazioa) bi lanpostu-huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, Komunikazio Atalari atxikiak, plantilla organikoan 37 eta 394 zenbakia dutenak.

-Teknikaria O.L.ren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Komunikazio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 509 zenbakia duena.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzua:

-Teknikariaren (Ekonomia adarra) bi lanpostu-huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari atxikiak, plantilla organikoan 62 eta 511 zenbakia dutenak.

Ikerketa Zerbitzua:

-Administrari laguntzailearen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 28, 59 eta 515 zenbakia dutenak.

Ikasleen Gaietarako Zerbitzua:

-Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L.ren lanpostu huts bat, Nekazaritza Ingeniari Teknikoa, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari atxikia, plantilla organikoan 323 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailearen hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan ondoko zenbakia dutenak:

o Ikasleentzako Argibide Bulegoa: 534 (Tutera) eta 167 (Iruñea).

o Graduko Ikasketen Atala: 157, 158 eta 168.

o Irakaskuntza Programatu eta Laguntzeko Atala: 288.

-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: 333.

-Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea: 335.

-Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola: 331.

-Automatika eta Konputazio Saila: 282.

-Osasun Zientzien Saila: 400

-Natura Ingurunearen Zientzien Saila: 294.

-Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Saila: 399.

-Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Saila: 304.

-Nekazaritzako Ekoizpen Saila: 314.

-Psikologia eta Pedagogia Saila: 290.

-Gizarte Laneko Saila: 320.

Liburutegia:

-Administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Zerbitzuetako Atalari atxikia, plantilla organikoan 229 zenbakia duena.

Informatika Zerbitzua:

-Teknikaria O.L.ren (Informatika Zerbitzua) lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 488 zenbakia duena.

-Kudeaketaria O.L.ren (Informatika Zerbitzua) lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 506 zenbakia duena.

Bigarrena.-%33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila duten pertsonei erreserbatutako txandak osatzeko, Lan Eskaintza Publiko honetako lanpostu kopurua, indarreko legeek ezartzen dutenari egokituko zaio.

Hirugarrena.-Sarbideko deialdietan eta hautaprobetan, sartu ahalko da lan eskaintza publikoko lanpostuetatik hutsik geratzen den lanpostu kopurua, Lan Eskaintza Publikoa onesten duen errektorearen ebazpenak indarra hartzen duenetik.

Laugarrena.-Ebazpen hau Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordera bidaltzea.

Bosgarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Seigarrena.-Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Zazpigarrena.-Ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2010eko uztailaren 29an.-Julio Lafuente López, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F1013281