101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

1/2010 aldaketa aurrekontuan

Larragoako Udalbatzak, 2010eko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onestea, aurrekontuko ekitaldi honetan, 12.649 euroko kreditu berezi bat, gastuen kontu-sail berri baterako ("Larragoako lurzatietako bideen sarea hobetzea"); Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoen Ministerioak aurreikusitako diru-laguntzaren kargura finantzatuko da, 12.649 eurokoa baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Larragoan, 2010eko uztailaren 27an.-Alkatea, Flor Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1013073