101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGETA

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/2010 aldaketa.

Kreditu gerakina sartzea.

VI. kapitulua: 110.541,40 euro.

Aldatu beharreko gastuak, guztira: 110.541,40 euro.

Finantzabidea

VII. kapitulua: 58.929,90 euro.

IX. kapitulua: 51.611,50 euro.

Finantzabidea, guztira: 110.541,40 euro.

Larragetan, 2010eko uztailaren 30ean.-Kontzejuko burua, Amelia Peñalver Hermida.

Iragarkiaren kodea: L1013061