101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Areta Hegoaldeko Plan Partzialeko 2.3 eremuko 1. poligonoko
1114. lurzatian aldaketa xehakatua egiteko testu arau-emailea.
Behin betiko onespena

Udalak 2010eko ekainaren 30eko osoko bilkuran erabakita, behin betiko onetsi zen Areta Hegoaldeko Plan Partzialeko 2.3 eremuko 1. poligonoko 1114. lurzatian aldaketa xehakatua egiteko espedientea. (2009PLAN0002 espedientea).

Beraz, Toki Araubideen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horren arauen testua argitara ematen da.

Uharten, 2010eko utzailaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Araudi partikularreko 46. artikuluaren bigarren atala aldatu da, industriarako lurzoruko lorategiari dagokionez:

Lehengo idazketa:

"Lurzatia ezin izanen da zatitu, inolaz ere, ezarritakoa baino txikiagoak diren erregistroko unitateetan, ez eta lurzatiaren barrenean ezin izanen da Jarduerei buruzko dekretuaren arabera bestelako sailkapena duen jarduerarik egin ere."

Idazketa berria:

"Ezarritakoa baino txikiagoak diren erregistroko unitateetan zatitzen ahal da lurzatia, betiere erregistroko ondoriozko unitateetan baldintza hauek betetzen badira:

-Gehienez ere erregistroko bi unitate.

-Bat ere lurzatiaren %50 baino txikiagoa ez izatea."

Iragarkiaren kodea: L1013039