101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, Alkatetzaren 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza hitzarmen bat; haren bidez, Aguas de Fontellas etxebizitzen kooperatiba elkarteak bere 544,61 aprobetxamendu unitate lagako dizkio Fontellasko Udalari; horiek Udal Planeko R-14, R-10/12 eta R-11 exekuzio unitateetan dauden 1.690,32 m²-ri dagozkie. Trukean gutxituko dira Udal Planeko R-13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan sobran esleitu zitzaizkien 1.006,90 aprobetxamendu unitateak. Gisa hartara, aipatu unitatean, aprobetxamendua 462,29 au izanen da.

Fontellasen, 2010eko abuztuaren 4an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1013286