101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

3/2010 aldaketa aurrekontuan

Eulateko Udalbatzak, 2010eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

-Aurrekontuko ekitaldi honetan hasiera batean onestea 2.750 euroko kreditu berezia, gastuen kontu-sail berrirako ("belarra mozteko makina"); 2009ko ekitaldiko itxieran gastu orokorretarako diruzaintzan den gerakinaren kargura finantzatuko da, eta 2.750 euro egiten du.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Eulaten, 2010eko uztailaren 28an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1013053