101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Deialdia, bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete dadin (1995eko uztailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Erregelamendu hori), hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, han emanen baitzaizkie dagokien eskabidea eta argibideak.

Eulaten, 2010eko uztailaren 28an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1013047