101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne araubidearen erregelamenduko aldaketa.
Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne araubidearen erregelamenduaren 38. artikuluko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eguesen, 2010eko abuztuaren 5ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1013278