101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketak 2010eko aurrekontuan, 1.tik 10.era bitarteko espedienteak. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, gehiengo osoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2010eko aurrekontuan (1.tik 10.era bitarteko espedienteak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Ana M.ª Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1013040