101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2010eko ekainaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Errekalde kaleko 16an igogailua jartzeko xehetasun azterlana, jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriozarren, 2010eko uztailaren 30ean.-Jarduneko alkatea, Francisco Javier Eusebio Unzue Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: L1013081