101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren ebazpena

2010eko uztailaren 30ean, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman zuen.

Andosillako Udaleko alkate udalburuaren 217/2010 ebazpena, uztailaren 30ekoa, haren bidez Andosillako Udaleko lehen alkateordea eskuordetzen baitu, alkatea udal mugapetik kanpo dagoen bitartean.

Juan Enrique Sanzo Andrés, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2010eko uztailaren 31tik abuztuaren 7ra bitarte, biak barne.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan izanik Alkatetzaren uztailaren 3ko 99/2007 ebazpena, Jesús Pardo Gurpegui entitate honetako lehen alkateorde izendatzen duena.

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela bigarren lerroaldeak xedatutakoa ezertan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, eskuordetzea espres egin ez bada; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Andosillako Udaleko lehen alkateorde Jesús Pardo Gurpegui eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordez ari dadin, arrazoi pertsonalak direla-eta herritik kanpo naizen bitartean.

Bigarrena.-Delako ordezkatze horrek epe mugatua izanen du, 2010eko uztailaren 31n hasiko baita, eta abuztuaren 7an bukatuko, kargura itzultzen naizenean.

Hirugarrena.-Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Andosillako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.-Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.-Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1.986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Andosillan, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1013024