101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, Irain Eskola Publikoko atezain izateko lanpostu bat, lan-araubide finkokoa, oposizo bidez betetzeko

Lesakako Udalak 2010eko uztailaren 23an hartu erabakiaren bidez, Irain Eskualde Eskolako atezain lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen:

OINARRIAK

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Lesakako Udaleko atezain lanpostu bat oposizio bidez betetzea.

1.2. Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiak kontratazio zerrenda batean sartuko dira puntuazio ordenari jarraituz eta Lesakako Udalaren beharren arabera, aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.3. Izendapenak lan-kontratadun finko bilakatuko du izendatua, Lesakako Udaleko langileendako egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da eta hartan kidetuko.

1.4. Lanpostuaren lansariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean D mailarendako ezartzen direnak, eta maila horri dagozkion oinarrizko lansariak jasoko ditu eta Lesakako Udaleko plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak.

1.5. Izendatzen den izangaiak Irain Eskola Publikoan dagoen etxebizitzan bizi beharko du, salbu eta bertze nonbait bizitzeko baimena ematen bazaio, betiere Alkatetzak horretarako ebazpena emanda.

1.6. Lanaldia goiz eta arratsaldekoa izanen da nagusiki, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek.

1.7. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, bertzeak bertze:

-Atezaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan; horien artean sartzen dira atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea.

-Eskolako lokal guztietako giltzak gordeko eta/edo kontrolatu behako ditu.

-Eskola, pilotalekua eta gainerako instalazioak ireki eta ixtea.

-Eskolako telefonoguneaz eta faxaz arduratzea, eta baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.

-Egunero postaz bidali beharreko gutunak Posta Bulegora eramatea, eta iritsi direnak hartu beharko ditu, eta ondotik bakoitzari berea eman.

-Mantentze edo garbiketa lanetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.

-Iturgintza, elektrizitate, zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, pintura, lorezaintzako mantentze lanak etab.

-Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, leihoak ixtea etab.

-Eraikinaren kanpoaldea egunero txukuntzea.

-Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.

-Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.

-Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.

-Ikasleen oporraldian, bertze zeregin batzuk, ikasturtean ezin egin direnak.

-Hala behar denean, idatziak edo kartelak egitea, etab.

-Lanpostuari dagozkion gainerako eginkizun guztiak, eta bereziki Eskolako Zuzendaritzak agintzen dizkionak, lanpostuaren mailaren eta kategoriaren barnean betiere.

-Eskolako Barne Araubideko Erregelamendua bete beharko du.

2. oinarria.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatua, LH1 edo horren baliokidea izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Bertzetik ere, B motako gidabaimena izan beharko du; azkeneko betebehar horren gainean, aski izanen da frogatzen badute hori eskuratua dutela lanpostuaz jabetu baino lehen.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Arestiko betebeharrak, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen 9.3 oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna baino lehenago, baita hautabide osoan ere, izendapen eguna arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Lesakako Udaleko erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko 14:00etan bukatuko da epea. Eskabideak I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio. Bertan, eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen direla adierazi beharko dute.

3.2. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari agiri hauek gehitu beharko zaizkio:

-NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Euskara titulua, 7. oinarrian zehaztu bezala.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Lesakako Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Juan Fermín Michelena Larralde, Lesakako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Deñe Abuin Arrasate, Lesakako Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Lourdes Macicior Zubieta, Irain Eskola Publikoko zuzendaria.

Ordezkoa: Idoia Ajona San José, Irain Eskola Publikoko irakaslea.

2. mahaikidea: Edurne Aramburu Alzugaray, Irain Eskola Pulbikoko irakaslea.

Ordezkoa: María Jesús Sota Ruiz, Irain Eskola Publikoko irakaslea.

3. mahaikidea: Iban de Prado Etxepeteleku, Lesakako Udaleko zinegotzia eta Kultur Batzordeko bozeramailea.

Ordezkoa: Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco, Lesakako Udaleko zinegotzia.

4. mahaikidea: Mikel Gotzon Ortiz de Urbina Olaetxea, Lesakako Udalko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Modesto Maia Larretxea, Lesakako Udaleko langileen ordezkaria.

Idazkaria, hizpidea bai baina botorik gabe, Andoni Esparza Leibar, Udalekoa bera.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko gutxienez ere kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez baitira ariko, horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizioa nola eginen den.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7. oinarria.-Ariketak

Oposizioak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 100 puntu lortu ahalko dira bertan:

Lehen ariketa.-Euskara, plantilla organikoan eskatzen den maila badutela frogatzeko. Ahozko proba bat izanen da eta bertze bat, idatzizkoa. Kalizikazioa izanen da gai edo ez-gai, erran nai baita, inolako puntuaziorik eman gabe. EGA titulua dutenek, nahiz Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako ziurtagiri baliokidea dutenek ez dute probarik egin beharko.

Bigarren ariketa. Araudiari buruzko proba. Erantzun laburreko edo test motako galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie III. eranskineko gaiei buruz. Proba honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira.

Hirugarren ariketa. Eraikinen kudeaketa eta mantentze-lanei buruzko proba. Erantzun laburreko edo/eta test motako galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie III. eranskineko gaiei buruz. Proba honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira.

Laugarren ariketa. Informatika. Honen bidez erakutsi beharko da testu-prozesuaz eta posta eletronikoaz duten ezagutza maila. Proba honetan gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 10 puntu erdietsi behar dira.

Bosgarren ariketa.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatutako zenbait proba psikotekniko izanen dira, izangaiak deialdiaren xedeko lanpostuari eta haren ezaugarriei nola egokitzen zaizkien baloratzeko. Proba honetan gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 10 puntu erdietsi behar dira.

Epaimahaiak, egokiera bilatuz eta ariketetan ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabakia hartzen ahal du ariketa bat baino gehiago egun berean egiteko edo haien ordena aldatzeko.

8. oinarria.-Ariketak egiteko egunak.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan jendaurrean jarriko dira, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Udalaren web orrian, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den, gutienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Probetarako dei bakarra eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda eginen du, puntuazio handienetik txikienerako ordenan antolatua, izangai bakoitzak ateratako puntuazioak batuta. Zerrenda Lesakako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

9.2. Epaimahaiak puntuaziorik altuena duen izangaia izendatzeko proposamen loteslea eginen dio alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2.-Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen gordekinarena.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.

Proposatu den izangaiak Espainiako nazionalitatea ez badu, agiria aurkeztu beharko du, beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

4.-Osasun txostena, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

5.-Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

9.4. Aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez baditu ezin izanen da izendatua izan eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiokeen erantzukina deusetan galarazi gabe.

9.5. Aurreko lerroaldean aurreikusitako kasuan, Alkatetzak puntuazioen zerrendan, 9,1. idatz-zatian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko idatz-zatietan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautabidea bukatutakoan eta izangaiak aurreko 9.3 oinarrian aipatutako agiriak ekarri ondoan, alkateak Lesakako Udaleko enplegatu finko izendatuko du eta lanpostu hutsa esleituko.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbertzekoetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Lesakako Udaleko enplegatu finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 9.4 eta 9.5 oinarriek ezarritakoari jarraikiko zaio.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Lesakan, 2010eko uztailaren 23an.-Alkate udalburua, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zk.: ............., sorteguna: .........., sorterria: ............. (....................), nazionalitatea: ................, egungo helbidea: karrika: .............................................., zenbakia: ................, solairua: ........., herria: .........................., probintzia: ......................., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............................., harremanetarako telefonoa: ...............................

Honako hau azaltzen dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Lesakako Udaleko atezain izateko lanpostu bat, Irain Eskola Publikorako, oposizioaren bidez betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, haien oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen baititut.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

-Ezgaitasuna dudala (hori dutenen kasuan) eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak). Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Horrekin batera NANaren fotokopia konpultsatua aurkeztu duela.

Horrenbertzez:

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, beraz, Lesakako Udaleko atezain izateko lanpostu bat, Irain Eskola Publikorako, oposizioaren bidez betetzeko deialdian onar nazazula.

(Eguna eta sinadura)

Lesakako Udaleko alkate jauna.

II. ERANSKINA

Araudia

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Botere Judiziala. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa.

2. gaia.-Europar Batasuna. Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Bertze erakunde batzuk.

3. gaia.-Europar Batasuneko antolamendu juridikoaren iturburuak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

4. gaia.-Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: Izaera eta erranahia. Atariko titulua.

5. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Comptos Ganbera. Arartekoa.

6. gaia.-Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria: eginkizunak.

7. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan.

8. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

9. gaia.-Xedapen orokorrak administrazio prozeduretan. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera. Bide administratiboko egintzen berrikuspena: Ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

10. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Egoera administratiboak. Funtzionarioen eskubidea, betebeharrak eta bateraezintasunak. Lansariak.

III. ERANSKINA

Eraikinen kudeaketa eta mantentze-lanak

1.-Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

2.-Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, konmutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

3.-Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.

4.-Korronte elektrikoaren hastapenak. Korronte jarraitua eta aldizkako korrontea. Oinarrizko magnitude elektrikoak, horien kontrola eta neurria. Korronte elektrikoaren ondorioak. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak. Tresnak nola erabili segurtasunez.

5.-Zurgintzako oinarrizko eragiketak: ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak.

6.-Oinarrizko ezagutzak, telefonogunea, faxa, fotokopiagailuak, koadernagailuak, ikus-entzunezko materiala eta agiriak suntsitzeko gailuak erabiltzeko.

7.-Sinboloak, irudiak eta grafiko sinpleak ulertzea; inprimakiak, galde-sortak, formulario errazak, bankuko agiriak, eskabideak eta postako inprimakiak ulertu eta betetzea.

8.-Kartazaletan sartzea, etiketak paratzea, paketeak eta korrespondentzia eraikinean barrenean eta eraikinetik kanpoan banatzea, baita korrespondentzia ofizialaren frankeoa edo zigilatzea ere.

9.-Gidak, zerrendak, telefonoak aise erabiltzeko hurrenkera alfabetiko eta numerikoak jakitea eta menderatzea, kontrol xumeak egitea eta dokumentuak artxibatzea.

10.-Informatikako oinarrizko ezagutzak, erabiltzaile mailakoak.

11.-Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

Iragarkiaren kodea: L1012781