101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

49/2010 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, abuztuaren 2ko 46/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 2an emandako 46/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Espedientea aztertzean ikusi da akats bat dagoela 46/2010 Ebazpenaren eranskinean, hau da, gaizki idatzi da izangai baten izena. Txanda irekian, onartuen zerrendan, Busto Marcos, Ayerra ageri da, baina izen zuzena Ayerra Busto, Marcos da.

Akatsa atzemanik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 2ko 46/2010 Ebazpenaren eranskinean egindako akats materiala zuzentzea txanda irekiko atalean, ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

-Txanda irekia.

Onartuak:

BUSTO MARCOS, AYERRA

Honela behar du:

-Txanda irekia.

Onartuak:

AYERRA BUSTO, MARCOS

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 13an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1013629