101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

75/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana. Honen bidez baimena ematen da 83.211,15 euroko gastua gehitzeko "Artea eta Kultura programaren barruko kultur jarduerak egiteko udalei eta kontzejuei laguntzak ematea" izeneko deialdiari.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak uztailaren 5ean emandako 71/2010 Foru Aginduaren bidez, 384.288,85 euroko gastua baimendu zen "Artea eta Kultura programaren barruko kultur jarduerak egiteko udalei eta kontzejuei laguntzak ematea" izeneko deialdirako, A20002-A2500-4609-334100 kontu-sailaren kargura.

Aurrekontuaren egoeran, uztailaren 6an, 83.211,15 euro daude erabilgarri aipatu kontu-sailean, eta "Artea eta Kultura 2010 programaren barruko kultur jarduerak egiteko Nafarroako udalei eta kontzejuei laguntzak ematea" izeneko deialdian baliabide ekonomikoak behar direnez, Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du eta horren bidez eskatu 83.211,15 euro horiek "Artea eta Kultura 2010 programaren barruko kultur jarduerak egiteko Nafarroako udalei eta kontzejuei laguntzak ematea" izeneko deialdiari eslei dakizkiola.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea 83.211,15 euroko gastua gehitzeko "Artea eta Kultura programaren barruko kultur jarduerak egiteko udalei eta kontzejuei laguntzak ematea" izeneko deialdiari, ekitaldi ekonomiko honetako "Udalek kultur ekintzak egiteko laguntzak" izeneko A20002-A2500-4609-334100 kontu-sailaren kargura. 3449 (A) zenbakidun espedientea.

2. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 20an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1012892