101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Artea eta Kultura" programaren barruko kultur jarduerak egiteko, Nafarroako udal eta kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi, 384.288,85 euroko gastua baimendu eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituena.

Laguntza horiek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

Ikusirik Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita Nafarroako udal eta kontzejuei, "Artea eta kultura" programaren barruko kultur jarduerak egiteko, diru-laguntzak emateko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 384.288,85 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako udal eta kontzejuek "Artea eta Kultura" programaren barruko kultur jarduerak egiteko laguntzen deialdia onestea.

2. Nafarroako udal eta kontzejuek "Artea eta Kultura" programaren barruko kultur jarduerak egiteko laguntzen deialdiko oinarri arautzaileak onestea.

3. Laguntzak emateko 384.288,85 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4609-334100 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 5ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

"ARTEA ETA KULTURA" PROGRAMAREN BARRUKO KULTUR JARDUERAK EGITEKO, NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

1.1. Diru-laguntza hauen xedea da Nafarroako udal eta kontzejuetan kultur jarduerak sustatzea.

1.2. "Artea eta Kultura 2010" deialdi honen xedea da Nafarroako udal eta kontzejuetan kultur jarduerak antolatzea 2009ko azaroaren 2tik 2010eko azaroaren 2ra arte. Programa honi dagokionez, kultur jarduerak hauexek dira: Programa Artistikoen Atalak zuzenean egindako jarduerei lotutako ikuskizun eta erakusketak (VI. eranskinaren arabera).

2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 384.288,85 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

2.2. Diru-laguntza jasotzen ahal duen onuradun bakoitzarentzako zenbatekoa herriko biztanleen kopuruaren araberakoa izanen da, II. eranskineko baremoari jarraikiz (Nafarroako udalerrietako biztanleriari buruzko 2009-01-01eko datu ofizialen arabera).

3. Diruz lagundu daitekeen gastua.

3.1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak jarduerak egiteagatik sortzen direnak besterik ez dira izanen.

3.2. Programa honi dagokionez, kultur jarduerak dira Programa Artistikoen Atalak zuzenean egindako jarduerei lotutako ikuskizun eta erakusketak (VI. eranskinaren arabera).

3.3. Diru-laguntza hauen xedetik kanpo daude, berariaz, honako hauek:

a) Udal edo kontzejuak herriko festak edo herriko zaindariaren festak direla-eta antolatu edo babesten dituzten kultur jarduerak.

b) Gabonetako festen inguruan antolatzen diren jarduerak.

c) Herriko arte edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.

4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

4.2. Deialdi honetara aurkezten ahalko dira herri bakar batean 1.000 biztanletik gora eta 40.000tik behera dituzten Nafarroako udal eta kontzejuak.

4.3. Jarduerak programatzea udal edo kontzejuko kultura arloko arduradunei dagokie.

5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak, eta eredu horrexetan adierazten den aginduzko dokumentazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Azken kasu horretan 848 42 46 24 zenbakira fax bat bidaliz jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu direla agiriak, epearen barruan igorri direla frogatzen duen agiria erantsiz.

5.2. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.3. Eskaerak identifikazio datuak biltzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, arauz ezarritako agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo arauzko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Deialdi eta Laguntza Atala izanen da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.

6.2. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.3. Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Programa Artistikoen Ataleko burua eta, bera izan ezean, atal horretako goi mailako teknikari bat; eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluko bi kide.

c) Idazkaria: Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta, bera izan ezean, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua, hitza eta botoa dituela.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Aurkeztutako programen interesa eta kalitatea (%70).

b) Udal edo kontzejuan kultur kudeaketako teknikari bat egotea, funtzionarioa nahiz kontratuduna, edo kulturako zerbitzuak enpresa pribatu batekin kontratatuak izatea (%30). Kasu guztietan, gutxieneko kontratazioa lanaldi erdikoa izanen da.

7.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

7.3. II. eranskinean agertzen dira herri bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa eta laguntzaren xedeko programazioa aurrera eramateko kultur jardueretan egin beharreko gastuaren zenbatekoa. Onartutako programaren aurrekontua adierazitako gastua baino txikiagoa bada, onartutako aurrekontuaren %40koa izanen da laguntza. Onartutako programaren aurrekontua adierazitako gastua baino handiagoa bada, kontu-saileko diru-zuzkiduraren eta 7.1 puntuan ezarritako irizpideei jarraikiz lortutako puntuen arabera emanen da laguntza. Diru-laguntza ez da inoiz onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa izanen.

8. Laguntza emateko ebazpena.

8.1. Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita lau hilabeteko epean, laguntzak emateko.

Epe horretan ebazpen espresik izaten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

8.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado/.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalean frogatu beharko da.

9.3. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko diote programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agerrarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da (publicaciones@navarra.es posta elektronikoaren bidez edo http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/1900/Simbolo-oficial-del-Gobierno-de-Navarra webgunearen bidez), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera bukatu bitartean izanen da agerian.

9.5. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak programa gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Laguntzak bi epetan ordainduko dira: %25, kontzesioa egiten denean, aurrerakin gisa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena emandakoan, eta beste %75a, jarduera bukatu eta Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena emandakoan.

10.2. Bigarren zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2010eko azaroaren 12a baino lehen:

a) Laguntza jaso duen programako jarduera bakoitzaren ebaluazio orria, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Udal edo kontzejuko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak edo kontzejuburuak ontzat emana (V. eranskina), onartutako programako jarduera bakoitzaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:

-Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

-Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

-Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

-Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

-Zenbatekoa (BEZa barne).

Datu horiek III. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira. Fitxak oso-osorik beteko dira.

10.3. Diruz lagundutako programaren gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

10.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.

11. Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

12. Laguntza itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13. Arau-hausteak eta zehapenak.

13. 1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

Izena: NANa/IFZ: ..................................

Helbidea: Kalea: .........................................

P.K.: Telefonoa: ...................................

Posta elektronikoko helbidea:

bere izenean edo ondoko hau ordezkatuz

(ezabatu behar ez dena)

Udala/Kontzejua: IFK:.....................................

Helbidea: Kalea: ..............................................

P.K.: Telefonoa: ........................................

Helbide elektronikoa: ....................................................... ondoko hau aurkezten du:

udal eta kontzejuendako laguntzen eskaera, "Artea eta Kultura 2010" programaren barruko kultur jarduerak egiteko, ...............aren .....(e)ko ......../2010. Foru Aginduaren bitartez onetsitako arauei jarraikiz. (2010eko ........ Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......koa).

Destinoa: Deialdi eta Laguntza Atala.

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1.-Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Programazioa aurkezten duen udal edo kontzejuaren izena.

b) Programazioaren jarraipen eta balorazioaren arduradunaren izena eta telefonoa.

c) Herriko festetako eta herriko zaindariaren festetako egunen berri ematen duen ziurtagiria.

e) Irailaren 1era bitarteko programazioa, xeheki emana, taldeak, artistak, egunak eta aurrekontua eta, gutxienez, azaroaren 1era bitarte egin gogo diren jarduerak, baita aurrekontua ere. Horretarako, IV. eranskinean, nahitaez bete beharreko fitxa erantsi da.

f) Kultur kudeaketako teknikariak, bertakoak edo kanpokoak, dauzkatela frogatzen duten agiriak, kultur kudeaketaren arduraduna nolakoa den, kasuan-kasuan behar direnak:

1. Toki entitateak kultur kudeaketako teknikarien lanetarako funtzionariorik edo kontratupeko langilerik badauka, izendapenaren edo kontratuaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

2. Gainerako kasuetan, interesdunak toki entitatearen eta kultur enpresako enpresa baten artean dagoen kontratuaren fotokopia konpultsatua eta enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren kopia aurkeztu beharko ditu.

g) Bi kasuetan, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria erantsiko da, eta bertan adieraziko kultur kudeaketako teknikariak toki entitatearen plantilla organikoan zein maila duen eta kultur kudeaketarako zenbat ordu esleitu zaizkion (lanaldi erdia, osoa edo dagokiona).

2.-Aitortzen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3.-Datuak eguneratzeari dagokionez, aditzera ematen du Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari idatziz jakinaraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan aipatutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4.-Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez adierazten du:

-Ez duela eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

-Beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO
DIRU-KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/emana/ordaindua)

5.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6.-Eskabidean emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

............................(e)n, 2010eko ........................aren ...........(e)an.
(Sinadura)
Izen-abizenak

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Bizilagunen kopurua eta herriko ezaugarri bereziak kontuan hartuta atera dira udal edo kontzeju bakoitzari esleitutako oinarrizko diru kopuruak.

a) Toki entitate bakunak, 1.000-1.999 biztanlekoak: 2.600 euro.

b) Toki entitate bakunak, 2.000-2.999 biztanlekoak: 2.900 euro.

c) Toki entitate bakunak, 3.000-3.999 biztanlekoak: 3.200 euro.

d) Toki entitate bakunak, 4.000-4.999 biztanlekoak: 3.800 euro.

e) Toki entitate bakunak, 5.000-7.999 biztanlekoak: 5.200 euro.

f) Toki entitate bakunak, 8.000-9.999 biztanlekoak: 6.200 euro.

g) Toki entitate bakunak, 10.000-14.999 biztanlekoak: 7.600 euro.

h) Toki entitate bakunak, 15.000-24.999 biztanlekoak: 8.500 euro.

i) Toki entitate bakunak, 25.000-40.000 biztanlekoak: 15.900 euro.

Udal bakoitzari biztanle kopuruaren arabera dagozkion oinarrizko kopuruak:

a) Honako hauei 2.600 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 6.500 eurokoa bada):

-Alloko Udala.

-Arbizuko Udala.

-Arroizko Udala.

-Artaxoako Udala.

-Aiegiko Udala.

-Cabanillasko Udala.

-Carcarko Udala.

-Kasedako Udala.

-Zizur Txikiko Kontzejua.

-Doneztebeko Udala.

-Lakuntzako Udala.

-Lekunberriko Udala.

-Leringo Udala.

-Los Arcosko Udala.

-Irunberriko Udala.

-Mendigorriko Udala.

-Monteagudoko Udala.

-Olaztiko Udala.

-Sartagudako Udala.

-Sesmako Udala.

-Villatuertako Udala.

b) Honako hauei 2.900 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 7.250 eurokoa bada):

-Ablitasko Udala.

-Andosillako Udala.

-Agoizko Udala.

-Arguedasko Udala.

-Buñuelgo Udala.

-Cadreitako Udala.

-Caparrosoko Udala.

-Zarrakazteluko Udala.

-Etxarri Aranazko Udala.

-Faltzesko Udala.

-Fiteroko Udala.

-Funesko Udala.

-Fustiñanako Udala.

-Irurtzungo Udala.

-Larragako Udala.

-Leitzako Udala.

-Lesakako Udala.

-Martzillako Udala.

-Garesko Udala.

-Valtierrako Udala.

c) Honako hauei 3.200 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 8.000 eurokoa bada):

-Azagrako Udala.

-Berako Udala.

-Beriaingo Udala.

-Cortesko Udala.

-Mendabiako Udala.

-Milagroko Udala.

-Murchanteko Udala.

-Erriberriko Udala.

-Orkoiengo Udala.

-Ribaforadako Udala.

-Vianako Udala.

-Villafrancako Udala.

d) Honako hauei 3.800 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 9.500 eurokoa bada):

-Cascanteko Udala.

-Castejongo Udala.

-Lodosako Udala.

e) Honako hauei 5.200 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 13.000 eurokoa bada):

-Altsasuko Udala.

-Arangurengo Udala.

-Baztango Udala.

-Cintruenigoko Udala.

-Corellako Udala.

-Uharteko Udala.

-Noain-Elortzibarko Udala.

-Azkoiengo Udala.

-San Adriango Udala.

-Zangozako Udala.

f) Honako hauei 6.200 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 15.500 eurokoa bada):

-Berriozarko Udala.

g) Honako hauei 7.600 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 19.000 eurokoa bada):

-Antsoaingo Udala.

-Lizarrako Udala.

-Tafallako Udala.

-Atarrabiako Udala.

-Zizur Nagusiko Udala.

h) Honako hauei 8.500 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 21.250 eurokoa bada):

-Barañaingo Udala.

-Burlatako Udala.

i) Honako hauei 15.900 euro dagokie (kultur jarduetarako gastua 39.750 eurokoa bada):

-Tuterako Udala.

III. ERANSKINA

Jardueraren fitxak

Udala:

Telefonoa:

Arduraduna:

Telefonoa:

Kultur koordinatzailea:

Herriko festetako egunak:

Herriko zaindariaren festetako egunak:

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Data:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

BAI

EZ

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Data:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

BAI

EZ

Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio.

Hondo griseko datuak deialdiko 10.2.b) puntuaren arabera bete behar dira.

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Data:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

BAI

EZ

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Data:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

BAI

EZ

FITXA ZENBAKIA:

Arloa:

Azpiarloa:

Taldea:

Lana:

Data:

Tokia:

Ordua:

Cachet-a (BEZa barne):

Faktura zenbakia:

Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia:

Jarduera egin da?

Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia:

BAI

EZ

Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio.

Hondo griseko datuak deialdiko 10.2.b) puntuaren arabera bete behar dira.

IV. ERANSKINA

Artea eta Kultura 2010

Ebaluazio orria - Toki entitateak

Fitxa zenbakia: ..................................................................................

Jarduera: ............................................................................................

Lana: ..................................................................................................

Eguna: .............................................. Ordua: .....................................

Tokia: ................................................ Herria: .....................................

Ondokoaren egokitze maila:

Eguna:

1

2

3

4

5

Ordua:

1

2

3

4

5

Tokia:

1

2

3

4

5

Parte-hartzaileak, guztira: ................

Adinekoak: ........ Helduak: ......... Gazteak: ........ Haurrak: ........

Ikusleak jarduerari egokitzearen maila:

1

2

3

4

5

Ikusleen gogobetetze maila:

1

2

3

4

5

Ikusleek espero zutena zein mailatan bete den:

1

2

3

4

5

Jarduerak ikusleentzat izan duen egokitasun maila:

1

2

3

4

5

Egindako jardueraren alderdi hauek 1etik 5era baloratzea:

Soinua:

1

2

3

4

5

Muntaia:

1

2

3

4

5

Argiztatzea:

1

2

3

4

5

Jantziak:

1

2

3

4

5

Antzeztea:

1

2

3

4

5

Lanaren edukia:

1

2

3

4

5

Jardueraren egokitasun maila:

1

2

3

4

5

Oharrak:

............................................................................................................

............................................................................................................

............................................................................................................

V. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua

Nik, ............(e)k (izen-abizenak), ..................(e)ko (herriaren izena) .......(e)ko (udala edo kontzejua) ............... (kontu-hartzailea edo idazkaria) naizen honek:

ZIURTATZEN DUT:

Eskura ditudan datuak azterturik, Artea eta Kultura 2010eko programaren datuak erantsitako fitxetan ageri direnak direla. Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau luzatzen dut, alkatearen ikus-onospenarekin.

(Herriaren izena) (Eguna)

(Ziurtatzailearen izen-abizenak)

O. E.
Alkatea,
(Alkatearen izen-abizenak)

VI. ERANSKINA

ARLO MOTAK:

AZPIARLOEN MOTAK:

Zinema

Dantza

Klasikoa

Garaikidea

Flamenkoa

Beste batzuk

Zabalkundea

Inprenta

Beste batzuk

Jarduerak burutzea

Argiak

"Sociedad General de Autores" elkartea

Soinuztapena

Beste batzuk

Etnologia

Artisautza

Bertsolaritza

Herri kirolak

Beste batzuk

Erakusketak

Eskultura

Argazkigintza

Pintura

Beste batzuk

Folklorea

Dantza

Fanfarrea

Gaiteroak

Jotak

Trikitia

Txalaparta

Beste batzuk

Magia

Musika

Akordeia

Banda

Ganberakoa

Kantautorea

Kantua

Karibekoa

Zelta

Abesbatzak

Folka

Jazza

Mariachia

Opera

Organoa

Plektroa

Popa

Rocka

Errondaila

Tangoa

Tuna

Txaranga

Txistua

Beste batzuk

Beste batzuk

Antzerkia

Helduentzat

Animazioa

Kafe-antzokia

Ipuin-kontalariak

Haurrentzat

Marionetak

Kaleko antzerkia

Zirko-antzerkia

Txotxongiloak

Adin guztientzat

Beste batzuk

Iragarkiaren kodea: F1011740