101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuarena. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko, aldatu zuen maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuan akatsak atzeman direnez, bidezkoa da zuzenketa batzuk egitea. Foru dekretua 2009ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an. Hona hemen:

6568. orrialdean, bigarren zutabean, "Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burutzan, berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: Industriako ingeniaria edo Industriako ingeniari teknikoa" agertzen den tokian, honela behar du: "Berrikuntza Sustatzeko Ataleko burutzan, berariazko betebeharra izanen da titulu hauetako bat izatea: ingeniaria edo ingeniari teknikoa".

Iruñean, 2010eko abuztuaren 12an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1013630