101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

107/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak sinatzeko oinarriak ezartzen dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 15. artikuluan, xedatzen du administrazio publikoek Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastoki publikoen eskaintza poliki-poliki sustatuko dutela. Halaber, haien arteko eta beste entitate batzuekiko lankidetza politikak koordinatuko dituzte, ziklo horretan hezkuntza eskaintza bermatzeko. Horretarako, toki korporazioekin, bestelako administrazioekin eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin hitzarmenak ezartzeko baldintzak ezarriko dituzte.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ditu.

Foru dekretu horren 21.1 artikuluan xedatzen da haur eskolak Hezkuntza Departamentuaren eta administrazio publiko interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko direla, eta azken horiei egokituko zaiela sortutako ikastetxeen titulartasuna. Eta 21.2 artikuluan, ezartzen da hitzarmenetan, besteak beste, ikastetxearen ezaugarriak eta funtzionamendua zehaztuko direla, eta, hala denean, finantzaketaren araubidea.

Udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak sinatzeko oinarriak, orain arte, otsailaren 28ko 41/2005 Foru Aginduan eta hori aldatu zuen azaroaren 7ko 173/2008 Foru Aginduan ezarrita zeuden.

Kontuan harturik, batetik, finantzaketaren gaineko zenbait alderdi, ikastetxeek aukeratzen duten egutegiari lotuak, eta bestetik, eraikinak, altzariak eta material didaktiko inbentariagarria berriztatzeari lotutako inbertsioak toki entitateen esku daudela eta, orobat, ekipamendu-modulua gaurkotu behar dela, gomendagarria da aurrekoak ordeztuko dituen foru agindu berri bat onestea, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuaren aldeko txostenaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluari dagokionez, emandako ahalmenen indarrez,

AGINDU DUT:

1.-Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzeko asmoz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak sinatzeko oinarri hauek onestea:

1. Lankidetza hitzarmenak administrazio agiri batean formalizatuko dira, foru agindu honetan ezarritako oinarri eta baldintzen arabera.

2. Udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe berrien ekipamendua eta/edo kudeaketa finantzatzeko Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat izenpetu nahi duten toki entitateek martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarri ziren betebeharrak betetzen dituztela frogatu beharko dute, foru dekretu horren 22. artikuluan adierazten den prozedurari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hori ematen duten ikastetxeen betebeharrak eta zikloaren hezkuntza oinarriak ezarri ziren.

Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ahalko dira 0 urtetik 3 urte bitarteko neska-mutilei arreta emateko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko, ikastetxe horiek aurreko lankidetza hitzarmen batean sartuta badaude ere. Ikastetxe horiek martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren IV. tituluan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio, foru dekretu horren lehenengo xedapen iragankorrean ezarri bezala.

3. Lankidetza hitzarmenetan sartzen diren ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren gainbegiradapean jardunen dute eta hark emandako orientabide pedagogikoei jarraikiz.

4. Finantzaketa moduluak. Finantzaketa ezartzeko oinarria I. eranskineko moduluak (kudeaketarako) eta II. eranskinekoak (ekipamendurako) izanen dira. Kudeaketa finantzatzeko modulua entitate titularrak, behar den araudiari jarraikiz, aukeratzen duen egutegi-motaren araberakoa izanen da. Moduluak urtero eguneratuko dira, ikasturtea hasi aurreko abuztuan Nafarroako Foru Komunitateak izandako urtetik urterako KPIa aintzat harturik.

5. Kudeaketaren finantzaketa. Kudeaketaren barrenean langileria eta funtzionamendu gastuak sartzen dira.

Hezkuntza Departamentuak egiten duen plangintzan ezartzen diren unitateetarako diru-laguntza emanen da, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako ratioen arabera. Unitate bat definitzeko irizpidea hauxe izanen da: foru dekretu horretan ezartzen den ratioaren erdia gehi bat, salbu ohiz kanpoko kasuetan, entitate titularrak eskatu eta Hezkuntza Departamentuak baloratu beharko dituenak.

Adin-tarte bereko unitate gehiago irekitzeko diru-laguntza emateko irizpidea hauxe izanen da: aurreko unitateak goian aipatutako araudian ezarritako gehieneko kopurua izatea.

Kudeaketa mota alde batera utzita, zerbitzuaren entitate titularrak bermatu beharko du finantzatutako unitateen arabera ezarritako urteko moduluan langileriarentzat sartzen den aurrekontuetako kontu-saila helburu horretarako erabiliko dela oso-osorik, lankidetza hitzarmenetan ezartzen denari jarraikiz.

5.1. Toki entitatearen ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %25ekoa izanen da. Era berean, salbuespenak salbuespen, toki entitateek kontzeptu hauen ondorioz sortzen diren gastu guztiak bere gain hartuko dituzte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bere gain hartzen ez dituen heinean:

5.1.1. Urteko modulutik gora sortzen diren kostuak.

5.1.2. Eskolaratzeko tarifen murriztapenak, dagokion araudian oro har ezarrita daudenetik gorakoak badira.

5.1.3. Ratioen murriztapenak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritakotik behera, toki entitateek beraiek erabakitzen badute. Ratioen murriztapen hori Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio, behar den plangintza zehazteko.

5.1.4. Ikasturte hasieran, toki entitateak aurkezten dituen datuen arabera, egindako plangintzako aurreikuspenen eta benetan justifikatzen denaren arteko desbideraketak erregularizatzeko prozesuaren ondoriozko desorekak.

5.2. Oro har, Hezkuntza Departamentuak formula hau aplikatzearen ondorioz ateratzen den diru-laguntza emanen du: urteko modulu aplikagarria ken toki entitateak egin beharreko ekarpena ken familiek haurrak eskolatzeko ordaindu beharreko tarifak, familien tarifei buruzko araudiaren arabera.

5.3. Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko modulua ikasturte osorako kalkulatuko da. Dena dela, ikasturtearen hasieratik urtarrilaren 15era bitarte irekitzen diren ikastetxeen kasuan, haientzat izenpetzen diren hitzarmenen erreferentzialdira egokituko da modulua.

5.4. Ikasturtearen hasieran finantzaketarako kalkulatzen den urteko moduluaren aldaketa guztiak aurrekontuan horretarako dirua izatearen menpe egonen dira, eta mugaeguna urtarrilaren 15a izanen da. Aldaketak bi alderdiak eskatuta eta ados jarrita eginen dira, eta interes publikoko arrazoiengatik betiere. Besteak beste, aldaketa hauek onartzen ahalko dira:

5.4.1. Ikasturtea hasi ondoren, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei laguntzeko hezkuntza langileak esleitzea.

5.4.2. Ikasturtea hasi ondoren, bularreko haurrentzako unitateak irekitzea.

5.4.3. Ikasturtea hasi ondoren, unitateak irekitzea ikastetxe berria abian jartzeagatik.

5.5. Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, ikasturte osoari dagokion diru-laguntzaren %20koa, ikasturte hasieratik abenduaren 31ra bitarte eginen da. Bigarren ordainketa, ikasturteari dagokion diru-laguntzaren %80rainokoa, urteko lehen hiruhilekoan eginen da. Gainerako %20a kobraturiko diru-laguntzak erregularizatu eta gero ordainduko da, bukaturiko ikasturtean izan diren diru-sarreren eta gastuen justifikazioa toki entitateak igorririk. Justifikazio hori aurkezteko mugaeguna urtean urteko irailaren 15a izanen da.

6. Jantokiaren finantzaketa.

I. eranskineko moduluetan ez da jantokiko zerbitzuaren gastua sartzen. Zerbitzu hori ematen den ikastetxeetan, finantzaketa familien jantokiko tarifen kargura eginen da, horiek arautzen dituen araudian ezartzen denaren arabera. Familien benetako ekarpenaren eta zerbitzuaren benetako kostuaren (menua + laguntzailea) arteko aldea finantzatuko du Hezkuntza Departamentuak. Onartuko den gehieneko gastua hauxe izanen da: gehieneko tarifa eta erabiltzaileen kopurua biderkatzetik ateratzen dena.

Jantokiko laguntzaileentzako diru-laguntza emanen da, bakar-bakarrik, zerbitzu hori zazpi haurrek edo gehiagok erabiltzen badute. Langile horien ordainsariak 4.252,88 eurokoak izanen dira, 11 hilabetetarako. Modulu hori urtero eguneratuko da, ikasturtea hasi aurreko abuztuan Nafarroako Foru Komunitateak izandako urtetik urterako KPIa aintzat harturik, eta entitate titularrak aukeratzen duen egutegi-motaren arabera finkatuko da.

Ikasturtea hasita delarik jantoki zerbitzua erabiltzen hasteko eta segitzeko eskaerak onartuko dira, bakar-bakarrik, arrazoi justifikatuak baldin badaude eta Hezkuntza Departamentuak baloratu ondoren, eta haien kostua kasuko araudian ezarritako prozedurari jarraikiz kalkulatuko da.

7. Hezkuntza premia berezien finantzaketa.

Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak zuzenean sartuko dira eta hezkuntza-laguntzarako langileen arreta eduki dezakete. Horrelako kasuetan, indarreko araudiak ezarritako ratioaren gainetik kontatuko dira. Hezkuntza Departamentuak haurren eta hezkuntza-laguntzarako langileen banaketa eta kokapen geografikoa antolatuko ditu. Langile bakoitzak gehienez hiru haurri emanen die arreta. Haurrei arreta emateko hezkuntza baliabideen balorazioa eta horien finantzaketa Hezkuntza Departamentuaren esku egonen da.

8. Ekipamenduaren finantzaketa.

8.1. Ikastetxe berriak eraikitzen badira edo dauden ikastetxeetan unitate gehiago irekitzen badira, Hezkuntza Departamentuak II. eranskineko moduluen arabera behar den ekarpena eginen du.

8.2. Zerbitzu orokorrak, jolastokikoak, jantokikoak eta ikasgelen ekipamendukoak lagunduko dira Hezkuntza Departamentuak egindako plangintzarekin bat etortzen badira.

8.3. Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza egindako gastuaren %95erainokoa izanen da. Aintzat hartuko den gehieneko gastua II. eranskineko moduluan ezarrita dago.

8.4. Toki entitatearen ekarpena %5ekoa izanen da, gutxienez. Aintzat hartuko den gehieneko gastua II. eranskineko moduluan ezarrita dago. Ezarritako moduluen gainetiko kostuen gastu guztiak toki entitateen kontura izanen dira, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartzen ez baditu.

8.5. Diru-laguntza Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen prozedurari jarraikiz ordainduko da, aurrekontuetan horretarako dagoen diruaren arabera.

8.6. II. eranskinak, "Udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen ekipamendua finantzatzeko moduluak" izenekoak, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du indarra.

2.-Otsailaren 28ko 41/2005 Foru Agindua indarrik gabe uztea.

3.-Foru agindu honetan eta bere eranskinetan xedatutakoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea argitaratu ondoko egunetik aurrera izanen dituela ondorioak.

4.-Foru agindu hau eta eranskinak Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalari eta toki entitate interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko ekainaren 29an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetako
kudeaketa finantzatzeko moduluak

1. Egutegi mota: 216 egun irekita (212 egun haurrei zuzeneko arreta ematekoak).

Ordainsarien ondorioetarako, hezkuntza premia bereziei arreta ematen dieten hezkuntza langileak ez daude modulu hauetan sartuta; dena dela, lankidetza hitzarmenetan gainerako hezitzaileentzat ezarrita dagoena jasoko dute.

Garbitzaile laguntzaile baten esleipena, ondorio ekonomikoetarako, lanaldi oso bat bezalakoa da, aurreikusitako modulu guztietan (ordutegi osoa, murriztua edo erdia).

A modulua: ordutegi osoa duten ikastetxeak (7 ordu egunero, haurrak bertan egotekoak).

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZAKO
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

68.276,57

2

3

0,5

97.066,25

3

4

1,0

133.925,91

4

5

1,5

170.785,57

5

6

1,5

199.575,25

6

7

2,0

236.434,90

7

8

2,0

265.224,57

8

9

2,0

294.014,24

9

10

2,0

322.803,92

10

11

2,5

359.663,58

11

12

2,5

388.453,25

12

13

2,5

417.242,93

B modulua: ordutegi murriztua duten ikastetxeak (6 ordu egunero, haurrak bertan egotekoak).

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZA
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

63.417,07

2

3

0,5

90.168,99

3

4

1,0

124.990,91

4

5

1,5

159.812,82

5

6

1,5

186.564,75

6

7

2,0

221.386,67

7

8

2,0

248.138,59

8

9

2,0

274.890,52

9

10

2,0

301.642,45

10

11

2,5

336.464,36

11

12

2,5

363.216,29

12

13

2,5

389.968,21

C modulua: ordutegi erdia duten ikastetxeak (4 ordu egunero, haurrak bertan egotekoak).

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZAKO
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

46.188,93

2

3

0,5

65.716,72

3

4

1,0

93.314,49

4

5

1,5

120.912,27

5

6

1,5

140.440,06

6

7

2,0

168.037,83

7

8

2,0

187.565,62

8

9

2,0

207.093,40

9

10

2,0

226.621,19

10

11

2,5

254.218,96

11

12

2,5

273.746,75

12

13

2,5

293.274,54

D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa/erdia).

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: ordutegi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ordutegi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.

Ordutegi osoko unitateen azpimodulua.

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZAKO
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

54.104,21

2

3

0,5

76.791,50

3

4

1,0

99.478,79

4

5

1,5

122.166,08

5

6

1,5

144.853,38

6

7

2,0

167.540,67

7

8

2,0

190.227,96

8

9

2,0

212.915,25

9

10

2,0

235.602,55

10

11

2,5

258.289,84

11

12

2,5

280.977,13

12

13

2,5

303.664,42

Ordutegi erdiko unitateen azpimodulua.

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZAKO
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

13.425,41

2

3

0,5

26.850,81

3

4

1,0

40.276,22

4

5

1,5

53.701,63

5

6

1,5

67.127,03

6

7

2,0

80.552,44

7

8

2,0

93.977,84

8

9

2,0

107.403,25

9

10

2,0

120.828,66

10

11

2,5

134.254,06

11

12

2,5

147.679,47

12

13

2,5

161.104,87

Ikastetxeko unitate guztien kopuruaren azpimodulua.

KOPURUA

URTEKO MODULUA/EUROAK

UNITATEAK

HEZKUNTZAKO
LANGILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

1

2

0,5

14.172,37

2

3

0,5

20.274,75

3

4

1,0

34.447,12

4

5

1,5

48.619,48

5

6

1,5

54.721,86

6

7

2,0

68.894,23

7

8

2,0

74.996,61

8

9

2,0

81.098,99

9

10

2,0

87.201,37

10

11

2,5

101.373,74

11

12

2,5

107.476,12

12

13

2,5

113.578,50

2. Egutegi mota: 208 egun irekita (204 egun haurrei zuzeneko arreta ematekoak).

Egutegi mota honi dagozkion moduluak kalkulatzeko, eragiketa hau eginen da: 216 egunez irekitzeko egutegiaren moduluak (212 egun haurrei zuzeneko arreta ematekoak) bider 0,6/11 erlazioa.

II. ERANSKINA

Udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen ekipamendua finantzatzeko moduluak

Zerbitzuen ekipamendua.

UNITATEAK

ZERB. OROKORRAK/EUROAK

JANTOKIA/EUROAK

JOLASTOKIA/EUROAK

EUROAK, GUZTIRA

1

17.466,67

4.666,67

6.000,00

28.133,33

2

17.466,67

4.666,67

6.000,00

28.133,33

3

17.466,67

4.666,67

6.000,00

28.133,33

4

19.733,33

8.000,00

6.000,00

33.733,33

5

19.733,33

8.000,00

6.000,00

33.733,33

6

19.733,33

8.000,00

6.000,00

33.733,33

7

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

8

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

9

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

10

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

11

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

12

19.733,33

10.666,67

8.000,00

38.400,00

* Zerbitzu orokorrak: harrera tokia (harrera gela), bulegoa (zuzendaritza gela eta bilera gela), sukaldea, arropa garbitzeko gela, korridorea eta langileen aldagela-komuna.

Ikasgela bakoitzeko ekipamendua.

UNITATEAK

BAKUNAK/EUROAK

BIKOITZAK/EUROAK

0tik 1era

10.000,00

13.333,33

0 eta 1

10.000,00

13.333,33

0tik 3ra

10.000,00

13.333,33

0tik 2ra

8.000,00

12.000,00

1 eta 2

8.000,00

12.000,00

2tik 3ra

8.000,00

12.000,00

Iragarkiaren kodea: F1011657