100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-EXT-99 / 2007-RC-1793

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko ekainaren 18an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira Aragoi ibaitik ura hartzeko aprobetxamendurako eskubideak, Galipentzuko (Nafarroa) udal mugapean, industriarako erabiltzeko. Aprobetxamendu hori Juan Cavero Aineto jaunari eman zitzaion eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan inskribatu zen 28.428 zenbakiarekin.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko ekainaren 18an.-Komisarioaren ondokoa, hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1012820