100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA

Irati mantentzeko prezio publikoa

Zaraitzuko Batzarre Nagusiak, 2010eko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Irati mantentzeko prezio publikoa ezartzea eta Iratiko Etxeen inguruan aparkatzeko egokitutako eremuetan aparkatzen duen ibilgailu bakoitzagatik kobratzea.

Kobratzeko egutegiak bat eginen du Iratin turismo gehien dagoen denboraldiarekin eta, hortaz, Informazio eta Basozaintza zerbitzua dagoenean aplikatuko da soilik, hain zuen ere egun hauetan:

-Aste Santua.

-Asteburuetan, Aste Santutik hasita ekainaren 1era arte.

-Ekainaren 1etik azaroaren 1era arte, biak barne.

-Azaroko asteburuak.

-Zubi forala.

Aparkatzeko ordutegia izanen da goizeko zortzietatik arratseko zortzietara, eta eguzki orduen arabera egokituko da hala behar den denboraldietan.

Prezioak hauek dira, egonaldiak irauten duena kontuan hartu gabe:

-Autoa eta autokarabana, bakoitza: 3 euro.

-Autobusa/mikrobusa, bakoitza: 30 euro.

-Motozikleta, bakoitza: 1,5 euro.

Zaraitzuko establezimenduetan ostatu hartua dutenei %50 merkatuko zaizkie kuota horiek. Horretarako tiketak ostatu hartutako establezimenduetan emanen zaizkie.

Ez dute ordaindu beharrik izanen Aezkoako Batzarre Nagusiak edo Zaraitzuko Batzarre Nagusiak berariaz baimendutako ibilgailuek, abeltzainek edo Iratin azterkerta, azterlan, proiektu edo bestelakoak egiten dituztenek, baimendutako ibilgailuaren txartela badaramate.

Ezkarotzen, 2010eko uztailaren 15ean.-Batzarreko burua, Lorenzo Goyeneche Sola.

Iragarkiaren kodea: L1013085