100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana, Elortzibarko katastroko 5. poligonoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Dorre Elortzibarko katastroko 5. poligonoan, 402. lurzatian, zehazki Nafarroa kaleko 8an, Javier Layana Gabirondok sustatutako xehetasun azterlana. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1013167