100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Udal Planeko aldaketa, Etxalekun. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2010eko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, Goiuria Belokik eta Mikel Iriartek sustatua, Etxalekuko (Imotz) 9. poligonoko 67 eta 68. lurzatiei dagokiena, xedea izanik A.A.31 exekuzio unitatea handitzea eta eraikinik gabeko eremu pribatuaren sailkapena aldatzekoa, antolamendu berriko, komunikazio sistemako eta eraikinik gabeko bizitegietarako eremu pribatua izatera pasa dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etxalekun, 2010eko uztailaren 8an.-Alkatea, Joaquín Garbisu Orayen.

Iragarkiaren kodea: L1013220