100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2010eko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Garinoaingo Udal Plan Orokorra.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70-72. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Espedientea Garinoaingo Andre Maria Zuriaren ermitan egonen da aztertu ahal izateko, abuztuaren 2tik hasita Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkian ezarritako hilabeteko epearen azken egunera arte, astelehen, asteazken eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara eta astearte eta ostegunetan, berriz, 16:00etatik 21:00etara.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, Xabier Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1013134