100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

Ordenantza, Galozeko udalerrian obrak, oro har, egiteko diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2010eko uztailaren 29an egin bilkuran, Udalbatza osatzen duten kide guztiak ados egonik, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Galozeko udalerrian obrak, oro har, egiteko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Interesdunek Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, bulego orduetan.

Galozen, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkatea, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1013178