2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Datu pertsonalen fitxategien arauketa
Udalean badira zenbait fitxategi berri, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
EBATZI DUT:
1. Udalak ondoko fitxategi berri hauek ditu, datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:
-Fitxategiaren izena:
Harrera zibilen fitxategia.
Eranskina
fitxategien deskribapena
HARRERA ZIBILEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, toki entitateak sortu duen erregistroan inskribatu diren harrera zibilak biltzen dituena |
Tratamendu sistema | Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Zeremonia instituzionala jasotzen duten adin txikikoen erregistroa, haurrei duintasun, askatasun, berdintasun eta elkartasunaren gizalegezko balioak irakasten hasteko, herritar libreak, eskubide eta betebehar berdinekoak, izan daitezen; estatistikaren funtzioa. |
Ukituak | Erregistro honetan izena emateko Herriko Etxera etortzen diren lagunak; gurasoetako batek eta umeak udalerrian erroldaturik egon behar dute. |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Paperezko inprimakia |
Datuen komunikazioa | Batere ez |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
X | Egoera zibila |
X | Jaioteguna |
X | Familiaren datuak |
X | Jaioterria |
X | Sexua |
X | Nazionalitatea |
2. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
1.-Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
2.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.
Ergoienean, 2010eko uztailaren 28an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.
Iragarkiaren kodea: L1012836