100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/01755

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2010eko uztailaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Ion Dufurrena Iñarreari 0,043 l/segundoko ur aprobetxamendua eman zaio Migeltxipiren errekatik ura hartzeko, eta 0,031 l/segundokoa Zubipuntako errekatik, Erratzun, Baztango (Nafarroa) udal mugapean, aziendari edaten emateko.

Oviedon, 2010eko uztailaren 9an.-Uren komisarioaren ondokoa, Juan Miguel Llanos Lavigne.

Iragarkiaren kodea: E1013175