100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2010-S-269

José María Castillo Villafrancak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José María Castillo Villafranca.

Xedea: Zaldi aziendaren ustiategi batetik hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udalerria: Azkoien (Nafarroa).

Hondakin urak tratatu ondoren Arga ibaira isuriko dira. Urtean 170 m³ isuriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazioa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko uztailaren 12an.-Komisarioaren ondokoa, hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1013172