100. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

180/2010 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Begoña Alfaro Oricáin andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lan Publikoaren Eskaintza Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 27.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko estatutuen 15. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2010eko abuztuaren 1ean, María Begoña Alfaro Oricáin andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lan Publikoaren Eskaintza Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko uztailaren 30ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1013303