10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, Alkatetzaren 2009ko abenduaren 21eko 78/2009 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du 2. poligonoko 7. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jose Antonio eta Santos Ollo Huartek sustatua, eraikigarritasuna definitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Markalainen (Txulapain), 2009ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Mikel Armendáriz Elso.

Iragarkiaren kodea: L0929298