10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Jaurrietako Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, 2009ko abenduaren 22an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0929046