10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Alkatetza eskuordetzea

Udal honetako alkateak 87/09 Ebazpena eman zuen, 2009ko abenduaren 23an. Hona hemen haren testu osoa:

Udalerritik kanpo izanen naizenez hil honen 25etik 31ra bitartean, oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren eskuetan utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai uzten diren haren eskuetan, eta abenduaren 25etik aurrera izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Ebatzi dut: Santiago Galarza Esquisabel alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2009ko abenduaren 25etik 31ra bitarte beteko ditu.

Iturmendin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0929157