10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2010eko zerga-tasak

Irañetako Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko zerga-tasak ezartzea 2010erako:

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,00.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/1996 Foru Legean ezarritako tasak, eta 1,2ko ponderazio indizea ezartzea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasak ezarri dira Irañetako herritar eskubidedunentzat, aldi desberdinetarako.

Uraren tasa: Etxeko kontsumoa: 0-40 m3 9,24 euro, gutxieneko kuota seihilekoan. 41 m3 -tik aurrera, 0,25 euro m3.

Industriako kontsumoa: 0,40 euro m3.

-Auzolana: urtean bi auzolan (50 euro bakoitzeko).

-Lurzorua okupatzeko tasak: dagokion ordenantzan ezarritakoak.

Irañetan, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, Cristina Irigaray Beraza.

Iragarkiaren kodea: L0929175