10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UO-6B unitateko R-3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Aitor Garmendia Arbilla jaunak eta Silvia Ibisate Ansa andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irañetan, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Cristina Irigaray Beraza.

Iragarkiaren kodea: L0928991