10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean eginiko 18/2009 aldaketarako espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Uharten, 2009ko abenduaren 31n.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1000013