10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2009ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Comarca 2 industrialdeko 13.5. lurzatiaren xehetasun azterlana, Embalajes Pamplona, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2009ko abenduaren 29an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0929245