2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2010eko lan egutegia
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2009ko abenduaren 14an. Hona testu osoa:
"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 5eko 838/2009 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, honako hau ebatzi dut:
EBATZI DUT:
1. 2010eko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udaleko langileetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
-Urtarrilaren 1a: Urteberri.
-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
-Martxoaren 19a: San Jose.
-Apirilaren 1a: Ortzegun Saindua.
-Apirilaren 2a: Ortziral Saindua.
-Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.
-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
-Maiatzaren 15a: San Isidro.
-Abuztuaren 9, 10, 11 eta 12a: Santiago apostolua; herriko bestak.
-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
-Azaroaren 1a: Omiasaindu.
-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
-Abenduaren 25a: Eguberri.
2. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2010. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
3. Funesko Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa honela egin da: 8:00etatik 15:00etara astelehenetik ortziralera, uztailetik irailera kenduta, 9:00etatik 14:30era izanen baita.
4. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 09:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea."
Jakinarazten zaizu, jakin dezazin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten ezen ebazpen hau irmoa dela administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko dela, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).
Funesen, 2009ko abenduaren 14an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0929061