10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2010eko tasak eta karga-tasak

Faltzesko Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erregelamenduaren quoruma zegoela, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.-2010eko ekitaldirako beren horretan mantentzea 2009ko ekitaldirako 2008ko azaroaren 27ko osoko bilkuran erabakitako tasak eta karga-tasak, alegia:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1422 izanen da, zerga-aldi bakoitzean.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,5070 izanen da, zerga-aldi bakoitzean.

1.3. Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50 izanen da EIOZ zergaren karga-tasa. Gutxieneko kuota 35 euro.

1.4. 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %8ko karga-tasa ere.

2.-Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0928886