10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Omenaldien gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Faltzesko udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ezkontzak, heriotza ondoko agur zibilak eta jaiotzak (omenaldiak) baimendu eta egiteko ordenantza.

Hogeita hamar eguneko jendaurreko epea egonen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.

Faltzesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0928884