10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal Planeko 18. aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, erabaki zuen Faltzesko Udal Planeko 18. aldaketa puntualaren proiektua onestea. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

Behin betikoz onestea Faltzesko Udal Planeko 18. aldaketa puntualaren proiektua. María Rosario Goñi Lagunas bizilagunak sustatu du, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak 2009/08/28ko datarekin prestatu, eta EHAEOk 2009/09/08ko datarekin ikus-onetsi. Haren bidez, Faltzesko Udal Planeko G2, G2', G3 eta G3' eraikuntza multzoetako estalkien gehieneko malda baizik ez da aldatzen. Aldaketa honen bidez, baimendutako estalkien gehieneko malda %50etik %75era aldatzea baizik ez da bilatzen. Aldaketa honen bidez teilatupearen aprobetxamendua erraztuko da Faltzesko eraikin gehienetan, bai orain direnetan bai eraikin berrietan, herriko ezaugarri arkitektonikoak funtsean aldatu gabe.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Faltzesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

7. artikulua. 2. ordenantza partikularra. G2 eta G2? eraikuntza multzoak. Alde Zaharrean zaharberritzea, berritzea eta berritik eraikitzea.

4. atala. Garaierak.

2. Garaiera baimenduak.

2.1. (B) - BS < 3,5 m.

-Gehieneko solairu kopurua = BS.

-Estalkiaren malda gutxieneko- gehienekoak = %0-30.

-Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 4,5 m.

2.2. (2) - BS+S1 < 6,5 m.

a) Eraikinaren gehieneko garaiera >6,5 m bada.

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaierak atxikitzeko baimena emanen da, eta haiek gehienekoak izanen, ez baitira garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko da.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 6,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+1.S

Gutxieneko solairu kopurua = BS.

Teilatupearen aprobetxamendua baimendu da, bizitegitako.

Eraikinaren garaiera gutxieneko-gehienekoak, guztira = 4,0 - 6,5 m.

Estalkiaren malda gutxieneko-gehienekoa = %30-75.

2.3. (3) - PB + 2 < 9,5 m.

a) Eraikinaren gehieneko garaiera > 9,5 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera atxikitzeko baimena emanen da, eta hura gehienekoa izanen, ez baita garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko da.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 9,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+2.

Gutxieneko solairu kopurua = BS.

Teilatupeko baoa bizitegitako erabiltzeko baimena emanen da.

Eraikinaren garaiera gutxieneko-gehienekoak, guztira = 4,0 - 9,5 m.

Estalkiaren malda gutxieneko-gehienekoak = %30-75.

2.4. (4) - BS + 3 = Egungo eraikinen erlaitzaren garaiera.

Bertan plaza aitzinean dagoen eraikin garaienaren teilatu-hegal edo erlaitzaren gehieneko garaiera iristeko baimena emanen da.

Gehieneko solairu kopurua = BS+3.

Gutxieneko solairu kopurua = BS+2.

Ez da baimenduko estalki azpiko baoa bizitegitako erabiltzea.

Estalkiaren malda gutxieneko-gehienekoak = %30-75.

5. atala. Estalkiak.

1. Estalkiaren maldak aldatzeko baimena emanen da eta, hartara, nahitaezko portzentajeak %30etik %75era izanen dira, salbu eta BSko eraikinetan, halakoetan baimentzen diren maldak 0tik %30era bitartekoak izanen baitira.

Estalkia aldatzeko eta forma sinplifikatuetan egiteko baimena emanen da, bi, hiru edo lau isurialde edo haien eratorriak erabilirik, orubearen arabera estalkia egiteko modu errezenari jarraikiz, eta isurkietan edo teilatu-hegaletan zatikatzea edo behar ez diren pinoiak agertzea galaraziz.

8. artikulua. 3. ordenantza partikularra. G3 eta G3? eraikuntza multzoak. Alde Zaharretik kanpora zaharberritzea, berritzea eta berritik eraikitzea.

5. atala. Garaierak.

2. Garaiera baimenduak.

2.1. (A) - Egungoa.

Eraikinaren teilatu-hegaletarainoko egungo garaierak atxikiko dira.

Baimena emanen da estalkiaren maldak aldatzeko, eta %30etik %75era bitartekoak izan beharko dute, betiere jarduketa egiten bada eraikuntza aldetik ezaugarri homogeneoak dituzten eraikin guztietan.

2.2. (B) - BS < 4,0 m.

-Gehieneko solairu kopurua = BS.

-Estalkiaren malda gutxieneko- gehienekoak = %0-50.

-Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 5,5 m.

-Ez da baimenduko teilatupearen aprobetxamendua.

2.3. (2) - BS+1S < 6,5 m.

a) Egungo eraikinaren gehieneko garaiera > 6,5 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera atxikitzeko baimena emanen da, eta haiek gehienekoak izanen, ez baitira garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko dira.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 6,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+1.S

Gutxieneko solairu kopurua = BS. Gehieneko garaiera hala izanez gero = 4,5 m (7,5 m gailurreraino).

Ez da baimenduko teilatupearen aprobetxamendua bizitegitako.

Estalkiaren malda gutxieneko-gehienekoa = %30-75.

Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 9,50 m.

2.4. (3) - BS + 2 < 9,5 m.

a) Eraikinaren gehieneko garaiera > 9,5 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera osoak atxikitzeko baimena emanen da, eta haiek gehienekoak izanen, ez baitira garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko dira.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 9,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+2.

Gutxieneko solairu kopurua = PB. Gehieneko garaiera hala izanez gero = 4,5 m (7,5 m gailurreraino).

Estalkipeko baoa bizitegitako erabiltzeko baimena emanen da, 6.5 ataleko baldintzak betez gero (Estalkiak O.P.3).

Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko malda = %30-75.

Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 14 m.

5. atala. Estalkiak.

2. Estalkiek izanen dituzten malden portzentajeak %30etik %75era bitartekoak izanen dira horizontaletik neurtuta, eta forma sinplifikatuetan eginen dira, bi, hiru edo lau isurialde edo haien eratorriak erabilirik, orubearen arabera estalkia egiteko modu errezenari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L0928877