10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

AZO-14 unitatea borondatez birzatitzeko proiektu aldatua eta urbanizatzeko proiektu aldatua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hirigintzako agiri hauek onetsi zituen hasiera batean:

1. AZO-14 unitatea borondatez birzatitzeko proiektu aldatua, AZO-14aren birzatiketa batzordeak sustatua.

2. AZO-14 unitatea urbanizatzeko proiektu aldatua, AZO-14aren urbanizazio batzordeak sustatua.

Dagozkien espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 134. artikuluetan, hurrenez hurren, 76.aren gainean aurreikusitakoari jarraikiz.

Ezkabarten, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0929072