10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

212/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ultzamako Udal Plana Iraizozko 12. poligonoko 350. lurzatian aldatzeko espedientea, Lindutx Baztán S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Ultzamako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Ultzamako Udal Plana Iraizozko 12. poligonoko 350. lurzatian aldatzeko espedientea, Lindutx Baztán, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin
ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Ultzamako Udalari eta Lindutx Baztán, S.L.ri jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0928482