10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Hautetsien ordainsariak

Eulateko Udalak, 2009ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hautetsiek beren karguetan aritzeagatik 2009ko ekitaldian jaso beharreko ordainsariak ezartzea. Hona hemen:

-Alkatetza karguarendako, osoko bilkuretara egiazki joateagatik 87,15 euro ezartzea bilkura bakoitzeko, eta urtean gehienez ere 1.045,80 euro. Orobat, alkateak karguaren betebeharretan aritzen den denboran 30 euro/ordua ordainduko zaio; kontzeptu horrengatik gehienez ere 10.080 euro eskuratuko ditu urtean.

-Zinegotzi karguarendako, osoko bilkuretara egiazki joateagatik 87,15 euro ezartzea bilkura bakoitzeko, eta urtean gehienez ere 1.045,80 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoak ondorioak izan ditzan, lege horretan ezartzen baitira 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

Eulaten, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0929059