10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa

Eulateko Udalbatzak, 2009ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

-Aurrekontuko ekitaldi honetan hasiera batean onestea 26.620 euroko kreditu berezia, "Lursaila eskuratzea" izeneko gastuen kontu-sail berrirako; 2008ko ekitaldiko itxieran gastu orokorretarako diruzaintzan den gerakinaren kargura finantzatuko da, eta 26.620 euro egiten du.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Eulaten, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0929057