10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Ordenantza, datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2009ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eulateko Udalean Datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzko ordenantza.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, espedientea Udal Idazkaritzan baitago, aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2009ko abenduaren 18an.-Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0929056