10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Etxauriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedientean dagoen udal ordenantzaren proiektua, Nafarroako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262, 325 eta 326. artikuluetan xedatuarekin bat, Udalbatzak, osoko bilkuran, aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, honako hau erabaki du:

1. Etxauriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea.

2. Espedientea Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesdunek alegazioak jarri ahal izateko, egoki ikusten badute".

Etxaurin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0929037