10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe Etxauriko Udalak eta Lur, Promociones y Gestión Urbanística, S. L. enpresak sinatutako hitzarmena hasiera batean onetsi zuen erabakiaren kontra.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoa, Etxauriko Udaleko Osoko Bilkurak, legez eskatutako gehiengoa duela, honako hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Etxauriko Udalak eta Lur, Promociones y Gestión Urbanística, S. L. enpresak sinatutako hitzarmena.

2. Hitzarmenaren testu osoa berrestea hasierako onespenean dagoen bezala.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea".

Etxaurin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0929020