10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2010eko karga-tasak. Onespena

Udal honek, 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran, hau erabaki du aho batez, hortaz legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1. 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,37 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.-%1,40ko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

4.-%5eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergari.

5.-%12ko karga-tasa ezartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

6.-Ludotekaren eta jolas tailerren zerbitzurako, arau eta prezio publiko hauek onestea, 2010eko ekitaldirako:

6.1. Kuotak:

Ludoteka A (lehen seme edo alaba). Hiruhileko: 15,90 euro.

Ludoteka B (bigarren seme edo alaba). Hiruhileko: 7,95 euro.

Ludoteka C (hirugarren seme edo alaba). Hiruhileko: 0,00 euro.

Ludoteka + Tailerrak A (lehen seme edo alaba): Hiruhilekoa: 31,80 euro.

Ludoteka + Tailerrak B (bigarren seme edo alaba). Hiruhileko: 15,90 euro.

Ludoteka + Tailerrak C (hirugarren seme edo alaba). Hiruhileko: 0,00 euro.

Jolasen tailerrak: Hiruhilekoa: 16,96 euro.

Ludoteka A (kanpotarra): Hiruhilekoa: 31,80 euro.

Ludoteka B (kanpotarra). Hiruhileko: 15,90 euro.

Ludoteka C (kanpotarra). Hiruhileko: 0,00 euro.

Ludoteka + Tailerrak A (kanpotarra). Hiruhileko: 63,60 euro.

Ludoteka + Tailerrak B (kanpotarra). Hiruhileko: 31,80 euro.

Ludoteka + Tailerrak C (kanpotarra). Hiruhileko: 0,00 euro.

Jokoen tailerrak (kanpotarra). Hiruhileko: 33,92 euro.

Matrikula: 15,90 euro.

6.2. Jolasen tailerrak: larunbatetan, ikasturtean nahiz oporretan (udan, eguberriz, inauteriz eta pazkoz) 2 egun goizean.

6.3. Ludoteka: astelehenez, asteartez eta ortzegunez, ikasturteko arratsaldeetan, adinen arabera.

6.4. Matrikula: behin baizik ez, jarduera hastean.

6.5. Altak eta bajak: behin betiko bajak baizik ez dira onartuko, ez aldi baterakoak. Hiruhileko osoa kobratuko da beti.

6.6. Onarpenerako irizpideak:

-D ereduko haurrak: Haur Hezkuntzako lehen mailako urtarrilean has daitezke.

-A ereduko haurrak: Haur Hezkuntzako bigarren mailako irailean has daitezke.

-Kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.

6.7. Ordainketa: kuoten zenbatekoa hiruhileko natural bakoitzean kargatuko da, erabiltzaileak nahitaez aditzera emanen duen kontuan.

7.-Telebanaketa sareari lotzeko tasak onestea, 2010eko ekitaldirako:

Etxebizitzen jabeak: 167,34 euro.

Antena kolektiboa duten etxebizitzetako jabeak: 66,93 euro etxebizitza bakoitzeko.

Telebanaketa zerbitzua erabiltzeagatik: 20,09 euroko kuota urtean, sareari lotutako telebista duen etxebizitza bakoitzeko.

8.-Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeagatik 2010ean indarra izanen duten prezio publikoak onestea; hona hemen:

Denbora mugarik gabeko abonatuen 2010eko kuotak:

KUOTA

60tik 64 urtera bitarte:

57,00

18tik 59 urtera bitarte:

112,00

14tik 17 urtera bitarte:

80,00

4tik 13 urtera bitarte:

57,00

4 urtetik beheitiko eta 65etik goitiko abonatuek ez dute kuotarik ordaintzen, betiere urte horiek bete aitzin abonatuak izan badira.

Kuota bi ordainagirietan ordainduko da: lehenbizikoa, otsailaren 5ean, eta bigarrena, maiatzaren 5ean.

Abonatu berriak, 2010ean:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

60 urtetik goiti:

275,00

375,00

18tik 59 urtera bitarte:

450,00

550,00

14tik 17 urtera bitarte:

340,00

440,00

9tik 13 urtera bitarte:

200,00

275,00

2010eko urtarrilaren 1etik aitzina ez da kontuan hartuko abonatu berrien familiartasuna.

Familia bereko hiru abonatu berri badira, %20ko beherapena eginen zaie; lau badira, %30ekoa; bortz badira, %40koa, eta sei edo gehiago badira, %50ko beherapena guztira.

Denbora mugarik gabeko abonatu erroldatua bihurtzeko, sei hilabeteko antzinatasuna beharko da, eta hura erroldatze agiriarekin frogatuko da.

-Igerilekuko abonoen prezioa, 2010ean:

  • 15 egun jarraiko abonamendua (norberarena eta besterenezina):
  • 15 urtetik goiti: 75,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte: 50,00 euro.
  • Denboraldiko abonamendua (norberarena eta besterenezina):
  • 15 urtetik goiti: 160,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte: 100,00 euro.

-Igerilekuko sarreraren prezioa, 2010ean:

  • Lanegun ez direnetan:
  • 15etik 64 urtera bitarte: 6,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte eta 65 urtetik goiti: 4,00 euro.
  • 4 urtetik beheiti: 0,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:
  • 15etik 64 urtera bitarte: 8,00 euro.
  • 4tik 14 urtera bitarte eta 65 urtetik goiti: 6,00 euro.
  • 4 urtetik beheiti: 0,00 euro.

70 urte goitiko adinekoak doan sartzen ahalko dira kiroldegian uda sasoian, denbora mugarik gabeko abonatu batek laguntzen baditu.

Taldeendako sarreren prezioa:

15 lagunetik goitikoak dira taldeak. %20ko beherapena eginen zaie horiei, sarrera bakoitzaren prezioaren gainean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Etxaurin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0929019