10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 3. banaketa eremua Merkatondoa karrikari dagokionez urbanizatzeko proiektuko aldaketaren behin betiko onespenean

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 26an egin bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen aldaketa Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 3. banaketa eremua Merkatondoa karrikari dagokionez urbanizatzeko proiektuan.

Hartan nahi gabeko akatsa badela oharturik, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko abenduaren 17an egin bilkuran, hartan zuzenketa egiteko erabakia hartu zuen, gisa honetara:

"1. Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak 2009ko azaroaren 26an hartutako erabaki horretan oharturiko akatsa zuzentzea, eta beraz honako hau eranstea erabaki horretan: "1. María Luisa Echávarri Ortigosak aurkezturiko alegazioa ezestea, aintzat harturik 3. banaketa eremua urbanizatzeko proiektuaren prestatzaileak 2009ko azaroaren 17ko datarekin eman duen txostena; haren testua igorriko zaio Echávarri andreari.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau igortzea Hirigintza Alorrari, eta dagokion espedienteari atxikitzea."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134, 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Erabaki horren kontra aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, ezta gora jotzekoa ere, harik eta errekurtso hau espresuki ebatzi arte, edo ustez ezesten den arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, harik eta gora jotzekoa ebatzi arte edo ustez ezesten den arte.

c) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0929063