10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Kudeaketarako mandatua

Ergoieneko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Onestea kudeaketarako mandatua, Unanuko Kontzejuak egindakoa, herriko hainbat tokitan oinezkoendako barandak paratzeko proiekturako; Lizarragako Kontzejuak egindakoa, medikuaren etxea gizarte gela bihurtzeko moldaketa proiekturako; eta Dorraoko Kontzejuak egindakoa, gizarte gela moldatzeko proiekturako.

2. Kudeaketa mandatua izanen da bakar-bakarrik Tokiko enplegu eta iraunkortasunerako 2010. urteko Estatu Funtsa kudeatzeko ondorioetarako, betiere Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluari jarraikiz.

3. Erabaki hau argitaratzeko agintzea, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15.3 artikuluko ondorioak izan daitezen.

4. Erabaki hau igortzea Unanuko, Dorraoko eta Lizarragako Kontzejuei, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

5. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Ergoienean, 2009ko abenduaren 23an._Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0928992