10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2010eko plantilla organikoa onesteko erabakia 2009ko azaroaren 11ko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2009ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

2010eko plantilla organikoa

Funtzionarioa: Lanpostua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila. Osagarriak: lanpostukoa, %28,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: O.L. Aritzeko baldintzak, Adiosko, Muruzabalgo eta Ukarko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Izenen zerrenda

Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría. Antzinatasuna: 1981eko apirilaren 13tik; A maila; 5. gradua; 5 bosturteko.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eneritzen, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, Alberto Valencia
Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0929082