10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Birzatiketako aldaketa, Gorraitzen. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 4an egin bilkuran, erabaki bat hartu zuen (lekuz kanpo utzita, tenorez ez aurkezteagatik, Pedro Andrés López Vera jaunak aurkeztutako alegazio idazkia, eta ezetsi ondoren Blanca Chivite Fernandez andreak eta Javier López Vera jaunak aurkeztu alegazio idatziak), hain zuzen ere behin betiko onesteko Gorraizko Jauregiko jarduketa unitateko konpentsazio proiektuaren bidez eginiko eta oraindik indarrean dagoen birzatiketa, ondoriozko lurzati hauei dagokiena: U.8.1, U.8.2, U.8.3, eta U.8.4 (guztira 13.700 metro koadro egiten baitute; eta zerrenda bat, SV.1 sektoreari dagokiona -U.8.1 unitatearen ipar-mendebaldean- betiere espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz eta hasierako onespenean erabaki bezalaxe.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Eguesen, 2010eko urtarrilaren 4an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1000075